(Gauquelin, 1982: 47-48) Paul T. Rankin Detroit-eko eskola publikoetako zuzendariak eginiko ikerketaren datuetan oinarrituta.
Egungo gizartean ahozko komunikazioak ukatu ezineko lehentasuna eta tokia du; izan ere, hizkuntza mintzatua ondo erabiltzeak erabateko garrantzia du hainbat esparrutan, hala nola, lan munduan, gizarte harremanetan, harreman pertsonaletan... Oro har, eskolak ahaztu samar izan du ahozkoa egunero-egunero lantzea. Hori gertatu da, alde batetik, hizkuntza idatziari lehentasuna eman zaiolako, eta, bestetik, adibide aztergarriak eta eredugarriak biltzea eta ikasleen ekoizpenak jasotzea zaila izan delako.
Curriculumeko lehen eduki blokea: entzutea, solasean aritzea, hitz egitea. Ahozkoari lotutako trebetasun hartzaileak eta ekoizleak helburu, eduki eta ebaluazio adierazlen bidez zehazten dira bertan, horrek guztiak lanketa sistematikoa eskatzen du. Ahozko interakzioa hizkuntzaren erabilerekin dugun lehenengo harremana eta harremanik ohikoena da. Hala ere, hezkuntzan ez zaio behar besteko kasurik egin, nahiz eta interakzioa menderatzea funtsezkoa izan ikasleen gizarte-bizitzan, ikasketetan eta, gerora, lanbide-bizitzan. Hain garrantzitsua da interakzioa ezen Europako Erreferentzia Markoak beste trebetasun gisa, ahozko diskurtso monogestionatuetatik bereizita, deskribatzen duen. Interakzioan, ikasleek hiztun eta entzule gisa dihardute, txandaka, solaskide batekin edo gehiagorekin, ahozko elkarrizketa bat osatzeko, eta elkarlanaren printzipioari jarraituz esanahiak negoziatzen dituzte.
Ahozko testuak ekoizteko prozesua testu idatzia sortzeko prozesuaren antzekoa izan arren, ahozko testuek ezaugarri bereziak dituzte, esate baterako, elementu paralinguistikoak. Elementu hauek ere sistematikoki landu eta ebaluatu behar dira.
Hain garrantzitsua da interakzioa ezen Europako Erreferentzia Markoak beste trebetasun gisa, ahozko diskurtso monogestionatuetatik bereizita, deskribatzen duen. Interakzioan, ikasleek hiztun eta entzule gisa dihardute, txandaka, solaskide batekin edo gehiagorekin, ahozko elkarrizketa bat osatzeko, eta elkarlanaren printzipioari jarraituz esanahiak negoziatzen dituzte. Interakzioa, beste trebetasunekin gertatzen den bezala, erabilera gidatuaren eta etengabeko praktikaren bidez garatzen da; ez da bat-batean eta une jakin bati lotuta ikasten. Zer egin ikasgelan? Interakzioa ikaskuntzaren bultzatzaile bihurtu. Testu poligestionatuak (debateak, mahai-inguruak, elkarrizketak…) proposatu. Interakzioa erregistroak eta aldaerak lantzeko baliabidetzat erabili.
Aukera ematen digu testuak bilatzeko, zabaltzeko entzuteko grabatzek… laguntza da eta ezinbestekoa.
Beldurra. Denbora falta… aukeratu gutxi batzuk, onak eta baliagarriak. Talde-lana pixkanaka-pixkanaka irakasle bakoitzak bere PLEa osatu arte.